Gazteen Ohorezko Mailarako denboraldiaurreko azken neurketari dagokion partida, Lezamako instalazioetan jokatu zena joan den larunbatean, abuztuaren 26an, 10:00etan.


Iñigo Mendiaren mutilen denboraldiaurrea amaierara iritsi da, datorren asteburuan Cultural de Durango aurka izango den ligako lehen neurketa hasi baino lehen.


Maila baxuagoko aurkari baten aurka ari ginen, Gazte Nazionalekoa. Hala ere, plantel handiarekin eta oso joko proposamen onarekin, kalitate goreneko jokalariekin.


0-1ekoa Eneko Toledotxikiren korner baten irteeraren ondoren iritsi zen eta minutu batzuk geroago, Eneko Grincheri egindako penalti baten bidez, Axik 0-2koa jarri zuen atsedenaldiaren aurretik.


Partidari berriro ekitean, bigarren zatian, falta baten irteeran etxeko taldeak aldeak murrizten zituen bi taldeentzako une oso onekin. Azken minutuak iristen ari ziren eta Andújarrek, banakako jokaldi baten ondoren, 1-3koa jarri zuen distantzia erdiko jaurtiketa batekin.


2023-24 denboraldian murgilduta dagoen lehen lan-astearekin hasi baino lehen, denboraldiaurrearen haudnarketa egiteko eta ondorioak ateratzeko garaia da orain.