Endika Moralesek zuzentzen duen Emakumezkoen Ohorezko Mailak erritmo biziarekin hasi zuen partida, erasoan lehen minutuetatik nagusituz. Lehen zatian, taldeak arrisku aukera argiak sortu zituen, gutxienez 4 edo 5 , markagailua etxekoen alde desorekatu ahal zutenak. Hala ere, asmatze faltak eta aurkariaren defentsa sendoak aukera horiek goletan zehaztea eragotzi zuten. Kolpe gogorra, gainera, 30. minutuan etorri zen, Lagun Onakek aukera bakan bat aprobetxatu zuenean markagailuan aurrea hartzeko. 0-1 horrek eragina izan zuen taldean, eta erritmoa zinez jeitsi zen atsedenaldira arte, bisitarien golaren ondorioz etorritako animo kolpeaz suspertu ezinik.


Bigarren zatian, Antiguoko markagailua iraultzearekin tematuta atera zen. Taldeak erasora jo zuen erabakitasunez, baina Lagun Onaken defentsa antolaketa onak etxekoen saiakerak zapuzten zituen etengabe. Hala ere, 70. minutuan, hurbilketarik argienetako bat golean amaitu zen Eskiren sinadurarekin, zeinak aurkariaren atezaina gainditu eta 1-1ekoa jarri zuen markagailuan. Azken 20 minutuak Antiguokoren setioa izan ziren, ia erabat aurkariaren zelaian finkatua. Hala ere, Endika Moralesen jokalariek, erasoan murgilduta egon arren, ez zuten aukera argiegirik sortu, bihotzarekin jokatuz buruarekin baino gehiago. Azkenean, 1-1eko berdinketarekin amaitu zen partida, eta emaitza horrek sentsazio gazi-gozoak utzi zituen taldeak etxean debutean garaipena lortzeko egindako ahaleginaren ondoren.