Oso puntu landua eta baloratua lortu zuen gure lehen taldeak Jose Luis Compañon kirol-hirira egindako bisitan. Ibaia izenez ere ezagutzen diren kirol instalakuntzak, Gasteizko hiriburuan, Gazteen Ohorezko Maila Nazionaleko 10. jardunaldiko partidan, Deportivo Alavés SADen aurka.


Bi taldeek errespetu handiz jokatu zuten partida, non azken berdinketa bidezkoa izan zen 90 minutuetan ikusitakoaren ondoren. Erdiko blokean jarri ginen indartsu izateko asmoz, jokalariek kontrola erakusteko eta nork bere posizioan mantentzeko, presioari modu deskoordinatuan salto egin gabe; izan ere, horrek aurkariek gure lerroaren atzean espazio handirik aurkitu gabeko egoerak ekartzen zituen, talde babazorroak bizkarra hartuta gure aurretik korrika ez egitea benetan garrantzitsua zen eta. Haizeak presentzia nabarmena izan zuen eta horrek asko zaildu zuen jokalarien jarduna ia partida osoan zehar. Lana ez zen batere erraza izan lehen zatian, baina taldeak aurkarien erasoei eutsi zien, Mikelen lesioa aintzat hartuta, izan ere, atsedenean aldageletan geratu baitzen jasotako kolpearen ondorioz.


Bigarren zatian eta euria protagonista izanda, taldea hobeto aritu zen eta ez zien gol aukera gehiegirik eskaini etxekoei. Egia da geureei ere kosta egin zitzaiela arriskuz iristea arabarren atera, aukera gutxiko partida izanik, benetan. Ez zuen askoz gehiagorako eman gureek motxilarako puntu baliotsua ekarri zuten norgehiagokak. Bigarren postuan jarraituko dugu eta hurrengo neurketa Txantrea K.K.E.ren aurka izango da Berion.


Berdinketa Ibaian eta jarrai dezagun bigarren postuan.