Aurreko edizioetako arrakastaren ondoren, uda honetan Zuastiko luxuzko instalazioetan errendimenduzko bi asteko campusaren esperientzia errepikatuko dugu. Parte-hartzaileek bizipen ahaztezina izango dute abuztuaren 3tik 8ra eta abuztuaren 24tik 29ra, jokalari zein atezainei zuzenduta dagoelarik.


Gure campusak futbola, prestakuntza eta kirol-balioak uztartzen ditu ingurune natural paregabean, milaka zuhaitzez eta lasaitasuna eta ongizatea ematen duen aintziraz inguratuta. Zuastiren instalazioetan futbol-zelaiak, gimnasioa, kanpoko igerilekuak, kirol-pistak, haurrentzako jolasguneak eta esperientzia osoa bermatzeko aukera gehiago daude.


Ikuspegi hezitzaile eta programatu batekin, campusak barne- eta kanpo-modalitateak eskaintzen ditu, goiz, arratsalde edo egun osoko aukerez gain, familia bakoitzaren beharretara egokitzeko. Izena emateko epea zabalik dago gure webgunean:


➡️ Izena eman hemen: https://www.antiguoko.eus/campus/campus-zuasti/inscripciones/


Informazio gehiagorako, kontaktua ondorengo zenbaki eta korreoan:

📞 639 005 979

📧 campus@antiguoko.eus


Ez gelditu plaza gabe eta udara paregabea bat bizi ezazu gurekin!