Coti klubeko pertsona da, gure etxean lan eta ibilbide egiaztatua duena, lanerako eta ondo egiteko benetako bermea. Joan den ikasturtean denboraldi handi bat egin ondoren, honetan Lehen Kadetearen gidaritza hartu du, balioak irakatsi eta irakasten jarraitzeko gogo eta ilusio handiz, gure jokalariak hitzaren zentzurik zabalenean hazteko helburuarekin.


1.- Zer moduz dago Coti aste batzuetako atsedenaren ondoren?

Bada, uda eta oporrak oso laburrak izan badira ere, pilak kargatuta eta gogotsu itzuli gara. Jokalariak ere ondo iritsi dira eta, beraz, aurrera goaz.


2.- Kontaiguzu lehen saio hauetaz zerbait, zer iruditu zaizkizu?

Lehen saio hauek oso interesgarriak izaten ari dira. Jokalariak aurretik ezagutzen nituen arren, garrantzitsua da gehiago ezagutzea eta jartzen ari diren gogoa ikaragarria dela ikusita, saio bakoitza gozamena izaten ari da niretzat.


3.- Nola ikusten dituzu zure jokalari berriak uda ostean?

Jokalariek ez dakit aurretik lan asko egin duten udan, baina oso ondo eta prestaturik etorri direla ziurta dezaket. Lanarekiko harmen handiz eta saioei behar bezala eutsiz. Lan saio batzuk zorrotzak izaten ari diren arren, gogo handiz daude eta lehen inpresioak oso onak eta bikainak dira.


4.- Coti-ren eskaerak denboraldi berrirako.

Helburua, kadete mailako lehen urtea izanik, oso polita den kategoriaz gozatzea da. Pixkanaka, pentsamoldeari eta distantziei dagokienez ikasten joan behar dugu.  Modalitate berria izanik, lehiakorrak izaten ikasi behar dugu era berean. Urte honetan elkarrekin asko ikasiko dugu eta ziur nago taldea ondo egongo dela. Maila erakargarria da aurkari zailekin, eta partida bakoitza ikaskuntza bihurtzea espero dut.