XAVIREN AGINDUETARA

Antiguoko K.E.ko jokalari ohia den eta gaur egun FC Bartzelonako harrobian diharduen Dani Rodriguez jokalariak lehen taldearekin egin ditu lan saio batzuk aste honetan. Dani Astigarragarrak, Gazteen Ohorezko Nazional mailan jokatzen du eta Youth League txapelketan ere aritua da dagoeneko. Harekin batera Arnau Casas, Ángel Alarcón, Lamine Yamal, Héctor Fort eta Unai Hernández kideak ere aritu dira nagusienekin lanean.

 

Dudarik gabe albiste bikaina da guretzat Daniren kirol ibilbidearen berri izatea eta honelako informazioek ilusio berezia egiten digutela esan behar dugu. Bere hastapenetan geure klubean egon zen Dani eta ziur gaude ibilbide arrakastatsua duela aurretik.

 

Animo Dani eta segi gogor lanean!