Euskadiko Futbol Federazioak deialdi berria egin du, alebin adinean eta, zehazkiago, 12 urtez azpiko taldeeri begira. Irei Irazu eta Aimar Rodriguez urdintxoek alde batetik eta emakumeen ataleko Ane Murillok bestetik dei berri bat jaso dute datorren asterako.

Irei eta Aimarrek deialdia errepikatu dute; izan ere, aste honetan bertan lan saio bat egin ahal izan dute gainerako hautatuekin batera eta Gaizka Bergarak, Mikel Larburuk eta Gaizka Miguelek osatutako talde teknikoaren aginduetara.


Aneren kasuan aurretik deialdiren batean ere egona da eta berriro ere Maitane Basterra eta Naira Solis hautatzeileek berarekin kontatzea erabaki dute.


Hiru jokalariek lan saioa Ermuan egingo da, Beti Ondo futbol zelaian hain zuzen ere. Ezarritako eguna apirilaren 24a da, astelehena, arratsaldeko 18: 45etan.


Azpimarratzekoa da Antiguoko K.E. bi deialdietan ordezkatuta dagoela bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan ere, eta hori pozgarria eta harro egoteko modukoa da geure erakundearentzat.


Aupa Irei, Aimar eta Ane!