Hemen dugu Euskadiko Futbol Federazioaren gizonezkoen 16 urtez azpiko kategoriarako lehen deialdia. Adin honetako jokalariek lan saio bat egingo dute irailaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 18: 30etatik aurrera Urritxen (Amorebieta-Etxano).
Hautatzaileek Beñat Aramburu, Iñigo Sainz de Leciñana eta Oihan Vicente deitu dituzte aipatutako entrenamendurako. Kadeteen Euskal Ligako jokalariek punta puntako eta egitura indartsuetako kideekin entsegu bat egiteko aukera izanen dute. Esperientzia oso aberasgarria izango da ziur, eta gure ordezkariek arratsalde bikaina igaroko dute.
Gainera, Athletic Club-en diharduten Oihan Encinas, Urko Liceaga eta Danel Narvarte jokalari ohiak zoriondu nahi genituzke eta baita Errealan dabilen Xuban Fernandez ere.
Goza ezazue bada.