Ekain Azkunek, geure klubeko gazte mailako jokalari ohia denak, 25 minutu jokatu zituen Errealaren lehen taldearekin inoiz ahaztuko ez duen partidan. Bere lehen minutuak izan ziren eta Ekain eskuin hegalean ongi moldatu zen Irungo Stadium Galen jokatu zen Euskal Herriko Txapelaren finalean.


CA Osasunak 1 – 3ko emaitzarekin irabazi zuen partida Azkunerentzat grabatuta geratuko da beti gogoratuko duen arratsalde eguzkitsu batean.


Zorionak Ekain eta segi lanean gogor!