Asteburu honetan, emakumeen egiturako taldeek konpromiso garrantzitsuak izango dituzte euren lehiaketetan, dinamika onari eutsi eta helburuetan aurrera egiteko. Txapeldunen faseko partida erabakigarrietatik hasi eta derbi zirraragarrietaraino, partida bakoitzak intentsitatea eta futbol ona agintzen ditu. Hona hemen hurrengo topaketen xehetasunak:
Gorengo Erregionala – Zarautz
Etxean jokatuko du arratsaldeko 19:20etan Celaren taldeak Zarautzen aurka. Neskak dinamika onarekin jarraitzeko gogoz daude, eta horretarako talde borrokalari bat gainditu beharko dute. Joanekoan gol askoko partida izan zen, beraz, proposamen ausarta duten bi talderen arteko norgehiagoka dator.
Partidua larunbatean 19:20ean Berioko instalazioetan.
Intxaurdi – Ohorezko Kadetea
Manexen taldearentzako derbia txapeldunen fase honetako zazpigarren jardunaldian. Bi taldeak puntu bakarrera daude eta, beraz, garaipen garrantzitsua izango litzateke sailkapenean posturen bat edo beste igotzeko. Taldeak bikainki entrenatu du eta paper ona egin nahi du eszenatoki zail batean.
Partida larunbatean 15:45ean Cesar Benito futbol zelaian.
Hernani – Infantila F11
Eibarren aurka maila handiko partida jokatu ondoren, Maialenen taldeak Hernani bisitatuko du txapeldunen fase honetako bigarren partidari aurre egiteko. Bi taldeak berdinketarekin hasi ziren aurreko jardunaldian, beraz, lehen garaipena bilatuko dute. Prest eta ilusionatuta gaude erronka honen aurrean.
Partida igandean 12:00etan Zubipe futbol zelaian (Hernani).
Orioko – Infantila F8
Larunbatean Orioko kostaldeko herri ederrera joango da Aitorren taldea hurrengo neurketari aurre egiteko. Etxeko taldea zazpigarren postuan doa eta maila onean lehiatzen da norgehiagoka guztietan. Gureak bosgarren postuan daude eta pixkanaka gora begiratu nahi dute, baina horretarako partida zail honetan sinetsita irten beharko dute zelaira.
Partida larunbatean 11:30ean Mendibeltz futbol zelaian (Orio).