Lehiaketako lehen fase zail baten ondoren, Antiguoko K.E.ko emakumezkoen ohorezko kadete taldeak, Cotiren zuzendaritzapean, ilusioz ekingo dio Txapeldunen Faseari. Etapa hau itzuli bikoitzeko liga formatuan jokatuko da eta maila honetako puntako taldeek hartuko dute parte: Añorga K.K.E., Real Sociedad S.A.D., Goierri Gorri F.K., Intxaurdi K.E., Aloña Mendi K.E., Oiartzun K.E., Eibar S.A.D., Zarautz K.E eta Anaitasuna C.D.


Taldeak Anaitasuna C.D. izango du aurkari Azkoitian lehen jardunaldian eta Zarautz K.E.ren aurka jokatuko du azkenekoa Berion. Taldeak maila gorenean lehiatzeko anbizioarekin egingo dio aurre erronka horri. Hemendik, zorte handia opa dizuegu etapa berri honetan.