Eneko Arnedok zuzentzen duen taldea Arabako lurraldera joango da Euskadiko Eskolarteko Jokoen azken fasea jokatzeko asmoarekin. Bertan, hiru lurralde historikoetako Infantil Txikia kategoriako lehen hiru sailkatuak lehiatuko dira.


Horrela, bada, larunbatean zein igandean, taldea Gasteizera joango da bi fasetan (lehenengoa larunbatean eta bigarrena igandean) hiruko formatoan jokatzeko, maila handiko taldeen aurkako partida benetan erakargarriekin irudi on bat eman eta txapelketa handi honetaz gozatu ahal izateko ilusioarekin.


Larunbateko partiden ordutegia honako hau da:


ANTIGUOKO K.E. – 2. BIZKAIA Larunbata 10:00 BETOÑO (B.Naturala) GASTEIZ

Partidako galtzailea – 3. ARABA Larunbata 11:15 BETOÑO (B.Naturala) GASTEIZ

Partidako irabazlea – 3. ARABA Larunbata 12:30 BETOÑO (B.Naturala) GASTEIZ


Lehen esan dugun bezala, igandeko jardunaldiaren ordutegien zehaztapena egingo da larunbateko jardunaldiaren sailkapenaren arabera, guztiak goizeko 10: 00etatik hasita.


Animo eta zorte on!