15 urtez azpiko selekzioaren maila handia Almerian
15 urtez azpiko emakumezkoen euskal selekzioak paper bikaina egin zuen pasa den asteburuan Almerian, selekzio autonomikoen arteko Estatuko txapelketaren bigarren fasean non bertan, Maren Esteberena eta June Murillo geure jokalariek parte hartu zuten. Oso esperientzia aberasgarria izan zen, garaipen bat, berdinketa bat eta porrot bat lortu zituzten, eta selekzioari balio izan dio Urrezko Faseko finalerdietarako txartela lortuz.
Helena Gonzalez eta Patri Mugabure jokalari ohiek paper garrantzitsua jokatu zuten Almerian eta partida bat baino gehiagotan gola eginaz bigarren jokalariaren kasuan.
Orain, beraz, Andaluzia, Katalunia edo Madril bezalako selekzio handiak izango dituzte zain finalerdi handi horretan, multzoko bigarren postuan eta Gaztela eta Leon baino average hobean geratu ondoren.
Zorionak guztioi eta, bereziki, geure jokalariei, hurrengo fasearen bila.