Aurreko astean jokatutako partida bikainaren ondoren, ezin hobe hasi dute Mendiaren mutilek liga. Lehen 3 puntu horiek, konfidantza emateaz gain, lanean berdin jarraitzeko motibazio inpultsu izan dira.


Hala ere, Valvanerarena iada pasata dagoen historio bat da. Egindakoaz harro, aurrera begiratzeko unea da, itxaropentsu eta baikortsu. Ez du hasiera erraza izango etxetik kanpoko partiduei dagokionez talde jrdinak, larunbat honetan 12.30etan Unben jokatuko baitu beti aurkari zinez gogorra den S.D. Eibarren aurka.

Ondo ezagutzen dira bi taldeak, duela ez asko aurredenboraldian elkarren aurka jokatu zutelako. Emaitza urdinen aldekoa izan arren, badakite ongi asko gureek ligako lehiak zeharo desberdinak direla eta maila onean egoten ez bagara puntuak lortzea oso zaila izango dela.


Ondorioz, taldea debut ederrari jarraipena emateko asmoz zelairatuko da, bigarren partida segidan irabazi eta lehenengo 6 puntuak biltzeko. Denok batera arraun eginez, lortuko dugu, ziur.


Ez dadila haria eten.