Urte berriarekin batera garaipen garrantzitsua gure Emakumezkoen Ohorezko Mailarentzat, CD Hernani bezalako aurkari indartsu baten aurka egindako lan ona saritua izan baitzen, joko onez irabazi zen partida batean.
Arratsalde desatsegina klimatologikoki non haize bortitzak eta euriak etengabeko presentzia izan zuten, baina horrek ez zuen geure taldea ikaratu, jokoari dagokionez oso maila ona erakutsi baitzuen eta ondorioz garaipena erdietsi zuen partidaren azken uneetan.
Bi taldeak errespetu handiz irten ziren zelaira, batez ere defentsa-arriskuko guneetan praktikoak izaten saiatuz. Horren erakusgarri, partidaren 26. minutura arte ezin izan genuen inolako hurbilketa argirik ikusi. Hala ere, area ertzeko baloi batek indarra eta abiadura hartu zuen jaurtiketa arriskutsu bihurtuz eta bi bote erabakigarri eman ondoren, etxekoen ateko zutoin luzetik sartu zen markagailuan 0-1ekoa ipiniz. Zubipeko taldeak errenta handitu nahi izan zuen, baina Oihane gure atezainarekin topo egin zuen, abagune bikoitzagatik esku hartu behar izan baitzuen 7 zenbakidun jokalari hernaniarraren gol aukera desbideratzeko.
Aitzitik, eta partidu erdira iritsi aurretik, Del Rioren erdiraketa ezin izan zuen aprobetxatu Nahiak hirugarren zutoineko eremu ezagunean, zeina sarearen kanpoaldetik galdu zen. Jarraian, geldikako jokaldi bat izan zen, baina ez zuen arazo handirik izan atzealde berdeak hau aldentzeko, zeinak falta bat jaurtitzeko denbora izan zuen atsedenaldiaren aurretik. 0 – 1 paretsua eta bi taldeak aldageletara.
Bigarren zatian CDH erasokor hasi zen 58. minutuan kornerra izan zen aukera batekin eta gero 65. minutuan 7 zenbakiaren jokaldi handi baten bitartez atzealdeko lerroa irabaziz, areako espazio onean 10 zenbakiaren errematea gelditu behar izan zuen Oihanek, berriz ere luzitu behar izan zuelarik. Bisitariek estutzen jarraitu zuten eta erdiraketa bat atearen aurretik pasa zen zorionez inorrek ukitu ez zuelarik.
Une horretatik aurrera, Antiguoko partidaren jabe egin zen, geldikako ekintza batean partida berdinduz, Lide kapitainaren jaurtiketa pozoitu egin zen eta, ondorioz, hurrengo korner sakean jokalari bisitari batek baloia bere atean sartu zuen.
Berdinketa markagailuan eta talde urdina garaipen gosez hiru puntuen bila joatera ausartu zen, partidua hartzen ari zen inertzia ikusita egingarri eta posible ikusten zen garaipenaren bila. Ez genuen asmatu elkarren segidan ateratako baloi geldietan, harik eta 88. minutuan, berdinketa azken emaitza izango zela zirudienean, Del Riok alboz atzealdeko baloi bat harrapatu zuen arte. Hernaniarrek ez zuten asmatu lehen unean trabatzen, eta Sarak sare barrura bultzatu zuen 2 – 1 azken markagailurako.
Garaipena, poza handia eta aspalditxo merezitako saria lortu izanaren sentsazioa, ziur katapulta gisa balioko digula zentzu guztietan hazten jarraitzeko.
GORA ANTIGUOKO KE NESKAK.