Gazte Mailako A eta B taldeek, Infantil Mailako A taldeak, Alebinak eta Emakumezkoen Ohorezko Mailako taldeek lortu dituzte garaipenak.

Gure egiturako taldeek partida eta lehiaketa anitz jokoan izan dituzte asteburuan.

A Jubenila – CD Tudelano (3 – 1)

Iñigo Mendia tolosarrak zuzentzen duen taldeak nahi eta beharrezko garaipena lortu zuen, otsaileko lehena izan dena. Horrela sailkapeneko seigarren postuan jarraitzen du martxoko bi neurketei aurre egin aurretik, hauek Berceo errioxar eta Eibarren aurka izanen direlarik.

Golak Jakes (2) eta Crespok sartu zituzten.

 

 B Jubenila – Arrupe –  Chaminade CD (1 – 0)

Bigarren taldeak bigarren garaipena jarraian lortu du, biak meritu handikoak izan direlarik. Xabi Gomezek, gol bakarrarekin, garaipenera eraman zuen bere taldea.

 

Añorga KKE –  C Jubenila (1 – 0)

Raulen taldeak ez zuen punturik batu Rezolan sailkapenean punta-puntako talde baten aurka igande arratsaldean jokatutako neurketan. Partida gogorra izan zen eta xehetasunetan erabaki zen partida. Geure taldea sailkapeneko  erdikaldean kokatuta dago.

 

Dep. Alaves SAD –  A Kadetea (3 – 2)

Iker Larrañagaren mutilek, Danel Aranburuk eta Martin Otalorak egindako golak lortu izanagatik, ez zuten punturik lortu, hasi eta minutu gutxira maldan gora jarri zen partidan. Taldeak markagailua iraultzea lortu zuen, baina etxeko taldeak azken orduan sartutako bi golek 3 puntuak Gasteizen uztea ekarri zuen.

 

 B Kadetea – Vasconia CD (1 – 4)

Bigarren talde kadeteak porrot mingarria jaso zuen etxean, nahiz eta markagailuan aurrea hartu. Taldeak markagailu horretan aldea handitzeko abagune garbiak izan bazituen ere, xehetasunek eta geldikako jokaldiek aukerak eman zizkieten bisitariei. Geure golak Anassen sinadura eraman zuen.

 

 A Infantila – Martutene KE  (5 – 0)

Gure taldeak Martuteni irabazi zion Berion, Joannes (2), b.a., Nico eta Marenen golekin. Erabateko nagusitasuna partidak iraun zuen 70 minutuetan.

 

 B Infantila – SD Beasain (2 – 2)

Eneko Arnedoren mutilak azkeneraino borrokatu zuten hiru puntuak etxean geratzeko. Partida zirraragarria izan zen, bi aldeek aukera asko izan zituztenak eta talde onen arteko norgehiagoka ikusgarria izan zen larunbata goizean Berion jokatutakoa. Puntu honek sailkapenaren goialdean jarraitzeko aukera ematen du, Telmo eta Eriken golei esker eskuratutako puntuari esker.

 

Alebina – Touring KE (+5 – 1)

Bigarren urteko Alebinak hiru puntu lortu zituen Berion Touringen aurka, Arrupe Chaminaderen aurkako Ligako azken neurketan izandako porrotaren ondoren berriro ere garaipenaren bidera itzuliz.

 

Emakumezkoen Ohorezko Maila- Beti Gazte KJKE (2 – 1)

Emakumezkoen gure lehen taldearen beste garaipen bat, Beti Gazte lesakarra mendean hartuta ligako hogeigarren jardunaldian ospatutako partidan. Otsaila bikaina izan da garaipenekin biribildua eta horrek zortzigarren postura igotzeko aukera eman dio taldeari.

 

Orioko FT – Gorengoen Maila (1 – 0)

 

Taldeak porrota jaso du Igoera Fase berrian jokatutako lehen partidan Orioko taldearen aurka, Mendibeltzen. Ahalegin guztiak egin ziren, baina ezin izan zen markagailua berdindu zentzu guztietan berdindua izan zen partida batean.