GAZTEEN MAILA NAZIONALA

Barakaldoko taldearen aurka berdinketa lortu ondoren, gure filiala Zubipera joanen da CD Hernaniko kideen aurka lehiatzeko asmoz. Haritz Otxotorena urdin ohiak zuzentzen duen taldea ez da denboraldi batere makala egiten ari, ezta gutxiagorik ere, gureekiko posizio bakar batean goian baitaude. Beraz, aukera bikaina da sailkapenean pasatzeko, baina horretarako izerdia gogotik bota beharko dugula jakinda. CD Hernanik gogor bultzatuko du eta Antiguoko KE ez da gutxiago izango ziur. Partida handia dator.


Partida larunbatean 18: 00etan Zubipeko futbol zelaian.

 

GAZTEEN EUSKAL LIGA

Ez da gutxiago izango geure hirugarren taldeak esku artean duen partida, Bergara KEren lider eta mahoi-talde boteretsuaren aurka neurtuko baititu indarrak. Debagoienakoek denboraldi ederra daramate, eta aurreko urtean lurraldeko txapeldunak izatetik haratago, Gazteen Liga Nazionalerantz doaz pauso sendoz, partida bakarra galdu baitute aurtengo denboraldian. Baina geureak bikain lehiatzen badakite, batez ere anfitrioi gisa aritzen direnean eta ziur gaude oraingoan ere horrela izanen dela. Beraz, Pituren taldeak ezustekoa eman nahi du partida zail bezain erakargarri batean. Joka dezagun partida.


Partida larunbatean 15: 40etan Berioko futbol zelaian.

 

KADETEEN EUSKAL LIGA

Iker Larrañagak zuzentzen duen taldearentzako azken dantzaldia lehen fase zorrotz honetan izango duena. Helburua, hain gutiziatua den bigarren postua, gogorra eta zaila izan den talde batean, lotzea izanen da. SD Leioak sailkapen faserako sartzea du jokoan, garaipena lortuz gero bere esku egongo ez dena eta itxaron egin beharko du beste zelaietan zer gertatzen den jakin eta sailkapena lortuko duen ala ez jakiteko. Beraz, emozio handiko partida espero da, non geureek aho zapore onarekin esan nahiko baitiote agur fase honi, neurketa on bat eginez eta garaipen on bat lortuaz. Larunbat on izan dezagula, bada.


Partida larunbatean 12: 30ean Berioko futbol zelaian.

 

KADETEEN OHOREZKO MAILA

Egiten ari diren denboraldi bikainari jarraipena ematea da larunbat goizean Berion bilatuko duena geure taldeak. Gorka Andresenek Kostkas KE talde egiatarra hartuko du etxean. Lehia zirraragarria izango da, gehienbat lehen urteko jokalariez osatua, eta hurrengo urteetarako ere bi klubek duten potentziala aztertu ahal izango dena. Matigoxotegigo taldeak hamargarren postuan darrai sailkapenean, eta lurralde maila gorenean jarraitzea izango du helburu. Partida on batez gozatzea espero da, beraz.


Partida larunbatean 10: 30ean Berioko futbol zelaian.

 

INFANTILEN OHOREZKO MAILA  

Jardunaldi ederra bezain zirraragarria izango da Uritz Ansoaldek zuzentzen duen taldeak Real Sociedad SAD taldearen aurka jokatuko duena igande goizean. Talde txuri urdinak bigarren postuan bukatu zuen lehen fasea, Martutene KE itzel baten atzetik. Ziur gaude aurkari bikain bat izango dugula zain, partidaren lehen unetik kontuak gogor jartzen saiatuko dena, eta horretarako buru-belarri ari dira prestatzen geureak aste berezi honetako lan saioetan. Taldea lehiatzeko prest dago beraz.


Partida igandean 10: 30ean Berioko futbol zelaian.

 

INFANTIL TXIKIA

Denboraldiko fase bat ixten duen beste fase bat Infantil Txikia izanen da, Aloña Mendi KE txantxikuen aurka jokatuko duena larunbata eguerdian Berion. Lehen postua ziurtatuta, Eneko Arnedoren taldeak garaipen on batekin amaitu nahi du sailkapen fasea. Oso zenbaki handiak lortu ditu taldeak, eta hobetzeko gaitasuna ere bikaina izan da, bai maila indibidualean, eta bai talde mailan ikasketa-prozesua guztiz egokia izaten ari dela erakutsiz. Bejondaizuela mutilak.


Partida larunbatean 14: 10ean Berioko futbol zelaian.