ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA 0 – 1 REAL SOCIEDAD SAD

Pena izan zen Errealaren aurka jokatutako neurketan punturik batu ezin izana. Partida ona egin genuen ligako liderraren aurka, zeinak porrot bakarra jasan duen denboraldi osoan zehar. Lan onak beraz aurrera darrai eta erosoki sailkapeneko erdikaldean kokatuta dugu taldea. Azken partida honek ziurtatu besterik ez du egiten azken asteetako maila oso ona izaten ari dela geure taldeari dagokionez eta hori benetan seinalerik onena da. Aste santuko atsedena baina lehen azken partida izango dugu Zumaian datorren astean eta horrela hiru hilabetetako lan ziklo zoragarri bati amaiera emango dio taldeak. Lan onari jarraikortasuna eman beharko diogu datozen aste hauetako jardunaldietan ere.

 

ELGOIBAR CD 3 – 2 GORENGOEN MAILA

Porrota geure bigarren taldearentzat Elgoibarren jokatutako neurketan. Mintxeta ez da ez plaza erraza izaten eta aurretikoen aipatzen genuen bezala igoera fase honetan taldeek ez dituzte ez inolako oparirik egiten. Ez zuen taldeak bada partida eskasa egin baina ez zen nahikoa izan garaipena eskuratzeko. Hala ere sailkapenari begiratzen badiogu diferentziak oso urriak eta motzak direla ikusten dugu eta beraz buru belarri datorren partida prestatu behar dugu. Geure taldearen golak Oihane eta Zuriñerenak izan ziren. Asko dugu esateko oraindik izan ere.

 

KADETEEN OHOREZKO MAILA 2 -1 AÑORGA KKE

Ane eta Marenek sartutako golek erabaki zuten berdintsua izan zen partida handi bat. Aurrez aurre genituen ligako liderra den geure taldea eta nola ez oso lehiakorrak diren Añorgatar zementerak. Eta bi taldeetako jokalariek ez ziguten hutsik egin esan behar dugu, maila politeko neurketa bat eskainiaz larunbata egun eguzkitsua probestuz Berio futbol zelaiera gerturatu ziren zaletuei. Taldea oso erritmo bizian ari da puntuak pilatzen eta dagoeneko hamaika puntu ateratzen dizkiogu sailkapenean bigarren postuan dagoen taldeari. Lana borobiltzea falta da eta horretan ariko da taldea buru belarri datozen jardunaldietan. Bikain ari gara eta lanean jarraitu behar dugu.

 

INFANTILEN OHOREZKO MAILA 3-2 BERGARA KE

Amaitu da denboraldi honetako bigarren fase hau, txapelketa faseari zegokiona hain zuzen ere. Garaipenarekin bukatzea posible izan da eta taldeak benetan merituzko hirugarren postua lortu du sailkapenean Bergara KE talde mahoneroa garaitu ostean larunbatean La Sallen Uxuek, Sarak eta Norak sartutako golekin. Zortzi garaipen, bi berdinketa eta lau porrot eduki ditugu eta 26 puntu bikain poltsikoratu ditugu. Pozik egoteko denboraldia egin dugu eta ikaskuntza prozesuaren baitan jarri genituen helburuak betetzen ari gara eta horrek benetan pozik egoteko arrazoiak ematen dizkigu. Hemendik aurrera, futbol 11 modalitatera egokitzen hasteko estimuluarekin ligaxka bat jokatuko dugu eta beraz ilusioak eta gogoak bertan diraute. Zorionak benetan neskak eta horrela jarrai ezazue.