URNIETA KE 0 – 2 OHOREZKO MAILA

Garaipen ona lehen taldearentzat azkenean Zubietako instalazioetan jokatu zen partida batean, Z5eko futbol zelaian hain zuzen ere igande arratsaldean. Partida geureek kontrolatu zuten ia bere osotasunean eta Gazte eta Anneren golekin, ondo bideratu zen lehia. Dinamika onean murgildurik dago taldea, azken aste hauetan emaitzetan islatzen baita denboraldi osoan zehar aste barruan egiten ari diren lan ona. Inauterietako geldialdia Gipuzkoako futbolean, txapelketari dagokionez atsedenaldi baterako aprobetxatuko duguna. Horrela jarraituko dugu ziur.


GORENGOEN MAILA 2 – 1 MARTUTENE K.E.

Lehen faseari amaiera emateko, Gorengoen mailako taldeak beste garaipen bat lortu zuen. Horri esker, liga bikain hau zenbaki eta datu goraipagarriekin amaitu du. Lehen postua geureentzat, non astero-astero trataezin agertu diren, partidarik galdu barik amaitu dutelarik 48 punturekin. Zorionak lerro hauetatik hasi eta talde osoari, staff teknikotik hasi eta azken jokalariarenganaino eta klubaren ingurune gertuko eta kolaboratzailearenganaino. Lan handia taldeko estamentu guztiak egin dutena hobekuntzari dagokionez eta merezitako atsedena haientzat ere. Atseden hartu eta inauterietan ongi ibili.


OHOREZKO KADETEA +5 – 2 GOIERRI GORRI F.K.

Partida ona eta garaipen argia Cotiren taldearentzat, une ezin hobean baitago, sailkapeneko burutzan sendo daudelarik. Sentsazio onak eta aurrera begirako begirada, berme handieneko talde batekin, zentzu guztietan, erronka eta helburu handien bila joateko maila ematen ari baikara. Osasun ona dugu sailean, eta, horrela, hemendik aurrera datorkigunari ere aurre egin nahi diogu. Hurrengo geldialdia Karla Lekuonan Oiartzunen bi aste barru, datorren atsedenaren ondoren. Ondo pasa egun hauetan, neskak.

 

OHOREZKO INFANTILA 2 – 0 INTXAURDI K.E.

Nahia eta Alaiaren golek garaipena eman ziguten La Sallen jokatutako derbian. Donostiarren arteko lehian nagusitu ginen eta gainera, liderrari puntutxo batzuren distantzia murriztea lortu dugu era berean. Beraz, asteburu ona izan da geure taldearentzat eta hauek ere bikain lehiatzen ari dira txapelketa fase honetan, aukera guztiak irekiak jarraitzen dutelarik. Ez dadila beraz momentu on hau eten. Ongi ibili zaiteztela, neskak.