Mariño CD 2 – 1 Antiguoko KE (Emakumeen Ohorezko Erregionala, 11. Jardunaldia)

Irunera genuen bisita ez zen taldeak nahi bezala amaitu. 2-1 emaitzan izan zen azkenean markagailuan ezarri zena eta honenbestez geure lehen taldeak aste honetan ere ezin izan du garaipenik lortu. Hala ere eta behin baino gehiagotan errepikatu dugu atari honetan, jokalari eta lan taldea egiten ari den lana ona izaten ari dela eta konbentzimendu osoz, emaitzak ere iritsiko direla. Jarrai ezazue zuen lan grina horrekin eta dinamikari amaiera emango diogu laster.


Antiguoko KE B +5 – 0 Irauli Bosteko K.K. (Emakumeen Gorengoen Maila, 10. Jardunaldia)

Ordea, bigarren taldeak berriro ere indartsu dagoela erakutsi zuen Berion larunbata arratsean jokatutako partidan. Eroso irabazi zuen eta beraz lehen faseko lidertzari eutsiko diote beste astebetez gutxienean. Lehen faseko bigarren itzuliko lehen partida zen hau eta taldeak garaipen gosez jarraitzen duela ziurtzat jo dezakegu. Lehia eta borroka handia da lehen postu hau mantentzeko, izan ere Hondarribia, Dunboa Eguzki edota Lizeo S.Tomas bezalako taldeak gertu ditugu eta ez da lo hartzea komeni.


Touring KE 0 – 4 Antiguoko KE (Emakumeen Ohorezko Kadetea, 9. Jardunaldia)

Bikain amaitu du Ohorezko Kadeteko taldeak lehen fase hau. Albistean aipatu dugun bezala multzoko lidertzan bukatu du taldeak eta lorpen hau benetan bikaina dela azpimarratu behar dugu, gogoratu behar baitugu estreinakoz ari garela maila honetan. Lehen zatiaren amaierara 3-0 ko markagailuaren iritsi ginen, Amaiurrek lehenbizi eta Uxuek bi aldiz sartutako golei esker. Bigarrenean eta partida amaieran, laugarren eta azken gola sartu genuen, Leirek sartutako gola zela eta. Lehen fase biribila neskak, zorionik beroenak.


Intxaurdi KE 0 – 1 Antiguoko KE (Emakumeen Ohorezko Infantila txapelketa fasea, 2. Jardunaldia)

Ederki hasi dute geure gaztetxoek ere bigarren fase hau, berriro ere garaipena erdietsiz Cesar Benito futbol zelaian. 6 tik 6 puntu eskuratu ditu taldeak eta oraingo honetan, partidako 42. minutuan Junek sartutako golari esker alde bukatu zen norgehiagoka. Esperotako partida izan zen, benetan berdintsua eta oso lehiatua izan zena. Zuek ere zorioneko zaudete neskak, jarrai ezazue horrela