AZPEITIA CUP

Gabonak bertan dira dagoeneko eta nola ez, honekin batera data horietako antolatzen den txapelketa bikain bat jokatuko du lehen urteko alebinak aurten ere Azpeitiako herrian. Bada, hemen dugu jada Domusa Teknik Azpeitia Cup 2022, 2012. Urtean jaio diren haurrek jokatuko duten txapelketa, hain zuzen ere.

 

Txapelketa abenduaren 28, 29 eta 30an jokatuko da Garmendipe kirol instalakuntzetan kokaturik dauden bi belar artifizialeko zelaietan, F8ko modalitatean. Guztira 35 taldek parte hartuko dute eta txapelketa sistema honakoa izanen da:

 

Abenduaren 28an eta 29an jokatuko den sailkatze faseak eta abenduaren 30ean ospatuko den azken faseak osatzen dute txapelketa.

Sailkapen faseko taldeak, 5 taldeko 7 multzotan banatuko dira, eta abenduaren 30eko azken fasera igaroko dira multzoko lehen biak eta hirugarren onena.

 

Geure taldearen multzoa eta partiden ordutegia eta egutegia honakoak izango liratekeelarik:

Ongi pasa, disfrutatu, ikasi eta txapelketa on bat egin dezazuela.