Beste garaipen bat Endika Moralesek zuzentzen duen taldearentzat. Lehen zatian urdinak nagusi izan ziren Zubipeko berdegunean. Partidara oso ondo sartu ziren eta, horregatik, 11. minuturako markagailuak 0-2koa islatzen zuen, lehen zati osoan zehar maila oso altuan jokatzeko gai izanik, abantailak identifikatuz, jokalari librea saltoaren arabera aurkituz, jokoa biratuz, barnetik kanporako paseak sartuz, etab. Golak Korok eta Ainhoak egin zituzten.
Hala ere, alboko falta batean etxeko taldeak aldea murriztu zuen (1-2). Bazirudien partida norabidez aldatzen ari zela, baina funtsezkoa izan zen antiguarrak atsedenaldira iritsi aurretik hirugarrena sartzeko gai izatea, sakontasuna mehatxatuz (defentsako lerroa nahiko goran jarri zuten) aurkako aldetik. Hala Iritsi zen gola, Carlotaren bidalketa handia eta Olaia Fernandezen mugimendu bikainarekin, atezaina gainditu eta baloia atean sareratzeko (1-3).
Nagusitasun hernaniarra bigarren zatiaren hasieran, gureak ez baitziren beharrezko aktibazio mailarekin sartu. Horrela, hasi bezain laster gol bakarrera hurbildu zen talde berdea (2-3). Egia da bigarren zatian kosta egin zitzaiola Endikaren taldeari karburatzea, jokaldiak harilkatzea eta partidaren kontrola izatea. Gainera, 75. minutuan Hernani C.D.-k kontraeraso batean nola berdindu zuen ikusi zuen, 1. zonan egindako neurtze-akats baten ondorioz (3-3). Makalaldi hori gorabehera, txalotzekoa izan zen taldearen erreakzio handia, markagailuak partidaren sentsazioa inondik ere islatzen ez zuela ikusita. Horrela, bada, handik bi minutura Ainhoak ondo jaurtitqko penalty batekin berriro aurrea hartzea lortu genuen. Hortik aurrera, defentsa-lan onak garaipena lortzeko estutasunik ez izatea eragin zuen.
Ondorioz, taldeak nortasun handia erakutsi zuen berriro, bidean aurkitzen ditugun ezbeharren aurrean handi egiteko gai izanik beti. 3-4ko garaipen oso garrantzitsua gol zaparrada baten egunean. Aurrera.