Jubenil Nazionalak Euskal Jubenilak eta A Kadeteak Ligako lehen jardunaldiko partidak irabazi zituzten. Sentsazio onak, intentsitatea eta poztasuna astea irribarre batekin amaitzeko.


JUBENIL NAZIONALA 4-1 CULTURAL DURANGO

Estreinako ezin hobea Gazpioren taldearentzat. Hasierako minututik baloiaren jabe izan zen etxeko taldea, eta pixkanaka partida ongi findu zuten Cultural Durangoren area zapaldu eta aukerak sortzeko. Horietako batean, Fernak 1-0ekoa ipini zuen area barruan aldaratze bat jaso ondoren. Horrez gain, taldeak pare bat aukera gehiago izan zituen baina emaitza hori ez zen mugitu lehen zati osoan zehar.

Bigarren zatian gauzak oso desberdin joan ziren. Izan ere, bigarren txartel hori baten bitartez, urdinak bat gutxiagorekin gelditu ziren. Gainera, Durangoko taldeak zutoin bat eta beste aukera garbi bat izan zituen. Hala ere, taldeak oso ondo erantzun zuen testuinguru horren aurrean, eta defentsa bikaina erakusteaz gain, bi gol sartu zituen trantsizio azkarren bitartez, Otalora eta Anburen firmekin. Hortik aurrera, partida kontrolpean izan eta ixteko gai izan zen, nahiz eta beste bi gol gehiago egon ziren: Durangok 92. minutuan sartutakoa eta Ferruk partiduaren azken segunduan, amaierako 4-1ekoa ipintzeko. Emaitza eta sentsazio apartak, baina taldea iada hurrengo astean Betoñoren aurka izango duen lehian pentsatzen dago.


HONDARRIBIA F.T. 0-3 EUSKAL JUBENILA

Oso partida serioa eta osoa izan zen gure gazteen hirugarren taldeak Hondarribian egin zuena, beren herriko jaietan murgilduta zegoen aurkaria.

Hasieratik sartuta eta partiduari intentzio handia ipiniz, zazpigarren minuturako Alberdik, alboratze apur bat aldrebes bat aprobetxatuz, 0-1ekoa jarri zuen markagailuan, hasiera bikaina biribiltzeko. Urdkneek, abantaila horrekin batera, Hondartza zelaiko belar-estalki naturalean gertatzen zenaren gidaritza osoa hartu zuten. Gure zelaiko baloiaren jabetzan ia arriskatu gabe, behin eta berriz agertzen ziren kontrako arean barneraldi arriskutsuekin, harik eta Anassek horietako batean, gol-ahoan, aldez aurreko testarazo bat baliatu zuen arte baloia sarera bultzatzeko. Atsedenaldira iritsi baino lehen, etxekoen erasoa espero zen, baina taldeak estoikoki eutsi zion.

Etxoletan zuzentzeko genituen hainbat alderdi azpimarratu ondoren, gure talde gazteak bere horretan jarraitu zuen, eta horren ondorioz, Oierren jokaldi on baten ondoren, aldea are gehiago handitzea lortu genuen, partida bideratuta uzteko. Aldaketak freskatzeko, beste aukera onen bat eta etxekoen ahaleginak partidaren azken unera arte sartzeko eta lehen hiru puntuak berresteko.

Hasiera bikaina, segi aurrera.


EUSKAL KADETEA 1-0 KOSTKAS C.D.

Txapelketako lehen partidan, Kadete A taldeak 1-0 irabazi zion Kostkasi estropadetako igande arratsaldean. Norgehiagoka oso lehiatua izan zen, aurkaria ondo antolatuta azaldu zen eta partidaren zati handi batean aukera garbiak sortzea zaildu zigun. Atsedenaldiaren ostean, Belokik berdinketa hautsi zuen eta partida hobeto kontrolatzeko aukera eman zigun. Ez zen erraza izan, baina jokalariek izaera erakutsi zuten eta garaipena lortu genuen, Lezamako hurrengo konpromisoari begira konfiantza gehituz.