Antiguokorentzat gau historikoa izan zen atzokoa, bere bi jokalari ohi protagonista izan baitziren Athleticek Real Madrilen aurka lortutako garaipenean (2-1). Julen Agirrezabalak, partidako MVPak, funtsezko penalti bat gelditu zion Mbapperi, eta Gorka Guruzetak gol erabakigarria sartu zuen jokaldi bikain baten ostean.


Antiguokon hezitako talentuak maila gorenean distiratzen jarraitzen du, eta klubetik harro ospatzen dugu gure harrobiko jokalari ohien lorpen hau. Zorionak, Julen eta Gorka! A zer gau magikoa