
Martxoko azken asteburua da, eta, horrekin batera, denboraldiko emozioa eta tentsioa areagotzen hasiko dira. Ligaren amaierara hurbildu ahala, partida bakoitza erabakigarria da gure taldeentzat, posizioak igotzeko edo postua sendotzeko.
Alaves – Gazte Nazionala
Julenen taldeak dinamika positiboarekin jarraitu nahi du Indartsuri 2-1 irabazi ondoren, sailkapeneko top 4an kokatu duena. Hala ere, badaki azpitik dauden aurkariak, Alaves kasu, gogor ari direla zapaltzen. Talde babazorroa, denboraldi honetan behetik gora egin duena, bi puntura baino ez dago eta oso aurkari zaila da. Partida latza zain.
Partidua larunbatean 12:45ean J.L. Compañonen instalazioetan (Gasteiz).
Euskal Jubenila – Urki
Gariren taldea garaipenaren bidera itzultzen saiatuko da, aurreko astean Deustun porrota jaso ondoren. Azkoitian Anaitasunari irabaztetik datorren Urki hartuko du Berion. Mutilek badakite puntu bakoitza funtsezkoa dela postuak igotzeko, eta garaipenarekin 45 puntuko balantzea lortuko lukete.
Partida igandean 15:40an Berioko instalazioetan.
Leioa – Euskal Kadetea
Bi ekipotzarren arteko partida. Leioak eta Antiguokok, laugarren eta bosgarren postuetan 46 punturekin berdinduta, elkarren aurka jokatuko dute Sarrienan, laugarren posturako urratsa eman eta Alavesen atzetik jarraitzeko helburuarekin. Bi joko-estilo ausart, ikusgarri eta landuekin, partida, a priori, xehetasunengatik erabakiko da.
Partida igandean 11:00etan Sarrienako instalazioetan (Leioa).
Ohorezko Kadetea – Arrupe Chaminade
Derbia begibistna du Iraolaren taldeak, Bergaran jasotako porrotaren ostean sentsazio onak berreskuratu nahian. Aurrean Arrupe Chaminade izango du, hirugarren postuan 18 punturekin. Gureak garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira, 15 puntu lortu eta gora egiten jarraitzeko.
Partida igandean 12:20ean Berioko instalazioetan.
Lengokoak – Infantil Handi
Txapeldunen faseko 15. jardunaldian, Uritzen taldea motibatuta, konektatuta eta konfiantza handiarekin dator, orain arteko partida guztiak irabazi ondoren. Taldea ikaskuntza-prozesuan zentratuta dago, egunez egun hobetzearen garrantzia baloratuz, eta bide emankor honetan arrakastak lortzen jarraitzea espero du.
Partida larunbatean 9: 00etan Cesar Benito futbol zelaian (Donostia).
Infantil Txiki – Hernani
Beldaren taldea animoz gainezka dator Kostkasen aurka meritu handiko garaipena lortu ondoren. Asmo berarekin, Hernani izango du aurkari, txapeldunen fase honetan lehen garaipena lortzen saiatuko den arerioa.
Partidua larunbatean 12:30etan Berioko instalazioetan.