Hemen da gure hiriko festarik espero eta herrikoienetako bat. Abenduaren 21ean urtero bezala giro onean eta adiskidetasunean ospatzen dugu San Tomas eguna.

 

Larunbat honetan, abenduaren 21ean, San Tomas egunean, ekintza sorta zabala izango da, 10: 00etan hasi eta 20: 00etan amaituko dena Donostian. Aurten 162 postu jarriko dira hiri osoan zehar, eta bertan hainbat produktu erosi ahal izango dira: elikagaiak, artisautza, etab.

 

Gure auzoan ere txistorra postuan egonen dira, musikaz girotuta, Gaskuña plazan 09: 00etatik 16:300etara, Etiopia Utopia Fundazioaren eskutik.

 

Hemendik, San Tomas egun handi bat igarotzea opa diogu Antiguoko K.E. komunitate osoari, berehala datozen gabonetako jaiei hasiera emateko.