Igande arratsaldea Mintxetan ez zen nolanahikoa, Emakumezkoen Ohorezko Mailako Ligara itzultzea suposatzen baitzuen, eta ikusmina sentitzen zen giroan. Hilabeteetako lan eta prestaketaren ondoren, Endika Moralesek zuzendutako jokalariak lehiaketa ofizialera itzuli ziren, garaipen gosea erakusteko prest. Denboraldiko lehen partidak beti du zapore berezia, eta hau ez zen salbuespena izan.

 

Emozioak pil-pilean zeuden lehen txistualditik. Taldea, ilusioz gainezka, bere jokoa inposatzeko asmoz zelairatu zen, baina debutaren urduritasunak lehen konpasetan gaizki etorri zitzaiela erakutsi zien. Hasiera kaotiko samarra izan zen, jokalariak pixka bat azkartuta, korrika egiteko irrikaz baloia menderatu aurretik. Baina hasierako ezinegon hori gorabehera, partida jokaldi erabakigarri batean zegoelako sentsazioa airean nabaritzen zen.

 

Talde urdinak, nahiz eta presioa erraz gainditu, ez zuen jokaldi luzerik egiten. Hala ere, bere temak saria jaso zuen. Area ingurura hurbiltzeko saiakera batzuen ondoren, aurkariaren akats batek urrezko aukera eman zuen. Area barruko baloi solte batean, Sarak ez zuen zalantzarik izan eta sare barrura bidali zuen 0-1ekoa sartuz. Denboraldiko lehen gola, urduritasuna baretu eta taldea konfiantzaz bete zuena. Horrela iritsi zen lehen zatiaren amaiera, abantaila txiki batekin, baina aurretik partida asko geratzen zela jakinda.

 

Eta, hain zuzen ere, bigarren zatiaren hasieran erakutsi zuen Moralesen taldeak bere benetako ahalmena. Aldagelatik entxufatuta irten ziren, energia topera eta partida erabakita uzteko gogoz. Eta hantxe agertu zen Lucia, arratsaldeko protagonista nagusia. Begiak ireki eta itxi zituen batean, bi gol sartu zituen 8 minututan, Elgoibar erreakzionatzeko gaitasunik gabe utziz eta markagailuko nagusitasuna sendotuz. 0-3koarekin partidaren kontrola erabatekoa izan zen. Elgoibar arriskatzen saiatu zen, zelai osoan 1 eta 1eko lehiekin presionatuz, baina taldea bikain aritu zen defentsan, aurkarien saiakera bakoitzari segurtasunez eta fidagarritasunez erantzunez.

 

Azkenean, garaipena merezitakoa bezain zirraragarria izan zen. Hiru puntu horiek, puntuazioa inauguratzeaz gain, talde osoa ilusioz eta konfiantzaz bete zuten, etortzear dagoenari begira. Orain, burua hurrengo erronkan jarrita dago: Berion Lagun Onaken aurkako debuta, beste borroka handi bat izango dela agintzen duen partida. Liga itzuli da, eta gureak prest daude dena emateko.