Lehen taldearen porrota eta beste taldeen garaipenak izan ditugu hizpide asteburu honetan. Jarraian laburbilduko dugu jardunaldi honek eman duena beraz.


GOIERRI GORRI F.K. 2 – 0 ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA

Ez zen partida erraza izan guretzat goierritarrak bezalako aurkari gogor baten aurka, lehen momentuetatik neurketa zail bat planteatu baitziguten eta ezin izan baikenuen ia partidu osoan nagusitzerik izan. Bi taldeak borrokatu nahi genuen baloia edukitzeko eta jabetzatik dominatzaileak izateko. Talde gorria hobea izan zen ia alderdi guztietan lehen zatian, eta esan behar dugu gure taldea uste baino eremu baxuagoetan hondoratzea lortu zutela, eta bi gol sartu zituztela atsedenaldiaren aurretik abantaila on bat lortzeko, merezita, guk ere aukera bat edo beste izanda gola egiteko. Bigarren zatian hobeto aritu ginen, baina agian berandu izan zen eta ezin izan genuen aldea murriztu. Azken batean, gure aldetik ez zen partida ona izan, eta egoera jakin batzuk hobetu behar ditugu hurrengo konpromisoei aurre egiteko. Ikasten jarraitzeko eta garaipena lortu ez izatetik hazteko partida. Hurrengo partidu handirako gogo askorekin aurkitzen gara dagoeneko.


A KADETEA 2 – 0 TOLOSA C.F.

La Salle zelaian testuinguru ezberdin batean jokatu zen partida, eta aurkari bikaina aurrean, ez baitzizkion gauzak batere erraz jarri etxeko taldeari nork benetako neurketa ona egin behar izan baitzuen, astean zehar landutakoari dagokionez aurreikusitako planari jarraituz. Markagailuan abantailarekin joateko aukera garbiak sortuz, Luciak eskuin hegaletik egindako jokaldi on baten ostean sartutako golak justizia egin zuen atsedenaldira iritsi aurretik. Taldea ideia berarekin atera zen bigarren zatian eta bost minutuko zalantzak kenduz, non kanpoko urdinak gure atera hurbildu ziren, Noraren bigarren gola sartu ahal izan genuen Carlotaren pase on baten ondoren, partida erabakita utziz. Hiru puntu garrantzitsu eta Elbarrena futbol zelaira datorren astean larunbateko lehen orduan.


URNIETA C.D.  1 – +5 B KADETEA

Cotik zuzentzen duen taldeak beste garaipen bat erdietsi zuen Urnietan eta sailkapeneko goi partean kokatu da dagoeneko talde urdina. Partida nahiko erosoa izan zuten asteburu honetan eta gol abantaila nabarmen batez hiru puntuak etxera ekarri zituzten. Hazkunde nabarmena izaten ari gara eta denboraldiko lehen aste hauek benetan emankorrak eta eraginkorrak izaten ari dela ziurta dezakegu. Gainera jokalariak etengabeko hobekuntza gose handiarekin etortzen dira lan saioetara eta horrela jarraituko dutenaren bermea osoa da. Hurrengo erronkaren bila.

 

INFANTIL F-11 6 – 3 C.D. HERNANI

Aurkariak lehen postuan zeuden eta hortaz, partida berezia zen guretzako, irabazteak hurrengo faserako ateak ireki dizkigulako. Lehenengo zatian presio altu bati aurre egiteko joku zuzen batera jokatzea erabaki genuen eta horrela iritsi ziren gure lehenengo, bigarren eta hirugarren golak, Anek bi sartu zituen eta Amaiak bestea. Hala ere, beraiek falta baten bitartez eta penalti bat sartzean 3-2ra ezarri zuten. Lehenengo zatiko azkeneko minutuan penalti bat hutsegin genuen. Atsedenaldian bi gauza egokitu ondoren beste 3 gol etorri ziren, Amaia Moratinos, Nora Graña eta Karmeleren eskutik. Aldaketek taldeari arnasa eman zioten eta guztion esfortzu eta lanari esker 3 puntu garrantzitsu hauek etxean geratu ziren. Talde honek duen arima mantendu nahi dugu hurrengo larunbatean Orioko F.T.-ren aurkako partidan. Segi dezagun lanean bada.


SANTO TOMAS LIZEOA K.E. B 0 – +5 INFANTIL F-8

Berion jokatutako derbian geureak nagusitasun osoz gailendu ziren beste hiru puntu batu eta saikapenaren goikaldean kokatzeko. Bederatzi punturekin bigarren sailkatuak gara jada eta azken asteotako maila benetan ona izaten ari da. Maila hau mantentzea eta noski hobetzea da helburua eta horretarako lanean jarraitzen dugu astero astero. Datorren norgehiagoka Martutene K.E.-aren aurkakoa izanen da beraien zelaian eta dagoeneko bertan jokatzeko gogo handiz aurkitzen da taldea.