Hiru garaipen eta beste hainbeste porrot gizonezkoen oinarrizko futbol egitura osatzen duten gure taldeentzat. Garaipen erosoren bat, baita beste bi ere, azken uneetan, eta talde zailen aurkako porrotek asteburu zirraragarria laburtzen dute.
B JUBENILA 0 – 1 DANOK BAT CLUB
Mailako talde zailenetako bat Beriotik pasa zen atzo, gure filialaren aurka garaipena lortu zuelarik. Etengabe saiatu zen, baina ezin izan zuen punturik urratu egin maila nazional gorenera igotzea helburu nagusitzat duen talde baten aurka. Benetan ondo sartu ziren geureak partidara, eta zutoinean eman zuen jaurtiketa bat ere izan zuten, bisitariei susto on bat emateko. Minutuek aurrera egin ahala hobera egin zuten kanpotarrek nahiz eta urdinak ere partida polit bat egiten ari ziren hasierako emaitzarekin aldageletara joateko. Bigarren zatian bizkaitarrak aurreratu ziren 58. minutuan eta hortik aurrera taldeak ahalegin handia egin zuen puntuaketa mailan lortu ez genuen zerbait positiboa ateratzeko, baina lan ona eginez talde handi baten aurka. Ez zen posible izan baina jarrai dezagun lanean, orain arte bezala.
ANAITASUNA C.D. 4 – 2 C JUBENILA
Gogorra espero zen oso Azkoitira egin izan behar genuen bisita eta ez zen gutxiagorako izan San Juan futbol zelaian jokatu genuen neurketa. Gorrixek lau gol sartu zituzten lehen zatian eta lehia erabakita utzi zutela esan dezakegu atsedenerako. Talde ona da azkoitiakoa eta igo berriak izanagatik emaitza onak lortzen ari dira, ongi egiaztatu ahal izan genuen bezala. Bigarren zatian beste itxura bat eman nahi zuen geure taldeak eta lortu zen behintzat markagailua txukundu eta bi gol sartzea zaila eta iluna izan zen arratsalde batean. Aurrera begiratu behar dugu eta datorren partidan pentsatu.
A KADETEA 2 – 1 DANOK BAT CLUB
Beste garaipen lortu zuen Euskal Ligan diharduen geure taldeak, oraingo honetan eta hauek ere talde bilbotarra aurrean izan zutelarik. Ederki oso hasi zen neurketa izan ere Matteok gol ederra sartu zuen urrutitik lehenengo minuturuko taldea markagailuan aurreratuz. Kontrola eta baloia bisitarik hartu eta mugitzen zuten Mendiluze-ren taldeak abantaila defenditzeko arazo handiegirik ez zuen bitartean lehen zatian. Egiari zor, kosta egiten zen haien areara arriskuarekin ingururatzea pase sekuentzien garbitasuna falta izan zitzaigularik atsedena baino lehen. Bigarrenean ere estutu egin zuten bizkaitarrek, partida eta markagailua oso bizirik zelarik eta geureek geroz eta lan handiagoa egin behar zutelarik abantaila mantentzeko. Horrela eta partidaren azken minutuetan penalti bana egon zen talde bakoitzarentzat inork barkatu ez zuelarik eta urdinen aldeko 2-1 koarekin partida amaitutzat eman zuen epaileak. Urrezko hiru puntu eta aurrera.
B KADETEA 1 – 3 VASCONIA C.D. B
Porrota geureentzat zazpigarren jardunaldian. Lehen denbora aurkako gol batekin hasi zen hogeita hamargarren minutuan, zenbait aldaratzeren ondoren eta taldea lekuz kanpo zegoela sartu zuten golaren ondorioz. Hortik aurrera, taldeakhobetzen hasi zen, jendea hiru laurdenetan pilatzen eta konbinazio egokiekin arriskua sortzen. 1-1ekoa aldaratze batekin iritsi zen area barruan, Xabik aprobetxatu zuena. Atsedenaldira beraz markagailu horrekin iritsi ginen. Bigarren zatia, aldiz, lehenengoa bezala hasi genuen eta berriz ere markagailua kontra jarri zitzaigun. Taldeak lehia berdindu nahi eta ezin izan zuen, nahiz eta kontrako areara jokaldi interesgarriekin iritsi. Urruntzen asmatu ez genuen beste jaurtiketa batean 1-3koa lortu zuten amaratarrek. Akatsetatik ikasi behar dugu eta aste barruan lanean jarraitu.
A INFANTILA 2 – 1 AÑORGA K.K.E.
Partida zinez interesgarria ikusteko parada izan genuen larunbata goizean urdinek eta zementeroek jokatu zutena hala izan baitzen. Geure taldea baloiaren jabetzarekin egin zen hasiera hasieratik baina ordea kanpokoek taldea ongi kokatuta zuten zelaian eta ez zeuden batere deseroso. Txakarren taldeak markagailuan aurrea hartu zuen eta 1-0 koarekin joan ginen atsedenaldira. Bigarrenean ere gidoia oso antzekoa izan zen, jabetza geureek eta zementeroak arlo defentsiboan lan eta esfortzu ona zein handia egiten. Horrela gainera eta jokaldi on batean, berdinketa lortu zuten eta ez zen partidaren hondarrerarte izan noiz etxeko taldeak bigarrena lortu zuen hiru puntu baliotsu eskuratuz.
AÑORGA K.K.E. 0 – 5 B INFANTILA
Partida ona egin genuen Rezolako futbol zelaian eta hiru puntuak eskuratu genituen larunbata eguerdian jokatutako jardunaldian. Atsedenerako hiru goleko abantaila lortu genuen eta horrek bidea erraztu zigula esan dezakegu. Bigarren zatia ere ez zen makala izan eta diferentzia apur bat zabaldu genuen sailkapeneko lehen postuan jarraitzeko eta etengabe ematen ari den hobekuntza eta ikaskuntza beste pausu bat emanez. Jarrai dezagun horrela.