Eguraldiak markatutako asteburua izan arren, gure taldeek erakutsi ohi duten grina ez dugu faltan somatu. Hiru garaipene, berdinketa bat eta porrot batek osaturiko balantzeak laburbiltzen du azaroari hasiera eman dion asteburua


JUBENIL B 2 – 2 ERREALA

Beriora hurbildu zen oro zorioneko izan zen ikusi zuen partidarekin; izan ere , errealaren eta talde urdinaren arteko norgehiagoka txundigarria izan zen. Errealak eman zuen lehen kolpea 10.minutuan, korner batean bigarren zutoinean egindako burukada indartsu baten bitartez. Hala ere, gureek ez zuten etsi, eta oso minutu onak gauzatu zituzten lehenengo zatian zehar; aukera anitz, konbinazio eta triangulazio bikainak, hegal batetik besterako aldaketak etab. Kostata baina azkenean Enaitzen golaren bitartez merezitako 1-1ekoa iritsi zen, hala helduz atsedenaldira. Taldea primeran zegoen baina saria txikia zen egindako ahaleginengatik.


Bigarren zatiaren 15. minutuan taldeak 2-1ekoa lortu zuen, Oihan Olasagastiren golaren bitartez, korner batean jokaldi korapilatsu baten baitan.  Handik aurrera, gol gehiago sartzeko aukerak izan zituen talde urdinak, batik bat kontraeraso azkarren bitartez; dena den, esan beharra dago Erreala baloiarekin min egiteko gai izan zela eta horren erakusle da zutoinarekin bi aldiz topatu izana. Amaieran  hortzekin defendatzen zegoen talde urdina errenta, baina azken minutuan epaileak ustezko eskua adierazi zuen eta horren ondorioz errealak penaltiz partida berdindu zuen. Pena handiz baina harrotasun handiz, esan bezela, bi taldeek dena eman zuten, maila bikaina erakutsi zuten eta ibilbidea ildo honetatik egiten jarraitu beharra dago. 


ARIZNABARRA C.D. 2 – 0 JUBENIL C

Ariznabarrako zelaia bisitatzen zuen gure hirugarren taldeak, eta han ezin izan zuen punturik urratu. Egia esan, taldeak partida ona jokatu zuen, nahiz eta etxeko taldeari eskua sartzea zaila izan. Hala ere, defentsako akats batek 1-0ekoa ekarri zuen 30. minutuan. Ez zen gainbehera etortzeko arrazoia izan, taldeak berdinketa sinetsi, azpimarratu eta merezi izan baitzuen. Hala ere, urdinak kosta ahala kosta aurkariaren atea bilatzen ari ziren kontraeraso batean, talde gasteiztarrak partida erabakita utzi zuen. Gureak Deusturen aurkako hurrengo partiduan pentsatzen ari dira horrela lehiatuz emaitza onak berriro iritsiko direla sinetsita.


HONDARRIBIA 0 – 3  KADETE B

Asteko hirugarren partida jokatu genuen Hondartzan, Hondarribi herrian, taularen goialdean dagoen talde baten aurka. Azken jardunaldietako dinamika ez zen onena emaitzei dagokienez, baina beti  onena emateko saiakera irmoarekin, astez aste lehiakorragoak izateko.


Partidua euri eta haize bortitz baten pean hasi zen, baina ez zen aurretik zetorrena geldiaraziko aitzakirik izan. Oso ondo hasi ginen, intentsitatez eta behetik jolas zitekeen eremuetan jolastuz. Pixkanaka aurkariaren ate ingurura hurbiltzen ari ginen eta geldikako baloi batean aurretik jarri ginen. Haiek ia ez zuten aukerarik izan defentsako lan ona zela eta, beste baloi geldi batean, berriro, 0-2koa sartu genuen. Markagailuak, azken finean, partidan zehar izan genuen kontrola islatzen zuen; bigarren zatian, gainera, baloi geldiko beste gol baten bidez erabaki genuen (0-3). Partida biribila, saioetan landutakoa helarazteko aukera izan genuena, baina datorkiguna gogoan betiere.


INFANTIL A +5 – 1 INTERNACIONAL C.D.

Partida goizeko lehen orduan jokatu zen Berion, non urdinek aski eroso konpondu zuten partida. Atsedenaldirako abantaila handia zen, erritmo altu eta baloi tratu politarekin; bigarren zatian taldeak aldea handitzea lortu zuen, Internacional borrokalari baten aurka. Lehen fasea bigarren sailkatu gisa amaitu du taldeak, hobekuntza nabarmenarekin, Staffek egunero egiten duen lanaren isla dena.


MARTUTENE K.E. 0 – 1 INFANTIL B

Larunbat goizekoa Martutenen izandako euri kopuruagatik markatutako partida izan zen eta beraz bi taldeak testuinguru horretara ahalik eta hobekien egokitzen saiatu ziren. Uritzen taldeak 7. minutuan lortu zuen gola, Barriok aldaratzea modu adimentsuan ehizatu eta 0-1ekoa jarri zuen markagailuan, baloia gurutzatuz. Lehen zatian, urdinek denbora gehiago izan zuten baloia arerioaren zelaian, urak hain baldintzaturik ez zituen tokiak bilatuz, baina benetan zaila zen. Bigarren zatian, etxeko taldeak presentzia irabazi zuen eta blokearen altuera urdinen atetik gertuago zegoen. Hala ere, mutilek ez zuten gehiegi sufritu, izan zituzten defentsa-egoerak ondo menperatu zituztelako.


Laburbilduz, partida oso praktikoa izan zen, partidan izan ziren aukera bakanetan sartu baitzen gola, eta hortik aurrera ez zitzaion ia aukerarik eman arerioari, arriskutsuak izan zitezkeen egoerak bikain konponduz. Lehen fase hau partida guztiak garaituz eta, batez ere, jokalari bakoitzaren prestakuntza integralean aurrerapausoak ematen ari den uste sendoarekin amaitzen da.