Larunbat honetan izanen da Lezaman urdinentzat denboraldiaurreko azken lagunartekoa. Mendiarenak Athletic Cluben aurka jokatuko dute 10: 00etatik aurrera. Antiguoko K.E. taldearentzat azken lagunartekoa izango da, partida honekin lehen taldeak prestaketa fasea amaitutzat emango baitu eta lehiaketako estreinaldi astean bete-betean murgilduko baita.


Antiguoko KE taldeak azken proba jokatuko du Berion Ligako debuta egin aurretik. Prestatzaile tolosarrak ligako estreinaldiari begira dituen zalantzak argitzeko behin betiko azterketa izango da. Geure taldeak hiru berdinketako eta porrot bateko balantzea du prestaketa aldi honetan eta Berion Hirugarren Federazioan diharduen aurkari on baten aurka, Pasaia KEren aurka, berdindu ondoren helduko da azken puntu honetara.

Denboraldiaurre interesgarria izan da, eta liga hasierari begira sentsazioak hartzeko balio izan du. Ilusio handiarekin ari dira lanean, jokalariak eta staff teknikoak eskainitako lan eskergaren ondorioz, eta ziur jokoan eta ondorengo emaitzan islatuko dela.


Denboraldiaurre honi amaiera emateko, taldeak bazkari bat du partidaren ostean, harremanak sendotu, ongi pasa eta datorrenerako indarberritzeko.


                                        PARTIDA         ATHLETIC CLUB – ANTIGUOKO K.E.

                                        DATA                larunbata, abuztuaren 26a.

                                        HORA              10:00 tan.

                                   LUGAR             Lezamako instalakuntzak.


Onena heltzear da, baina aurretik Lezaman maila ona ematea dagokigu.