
Emakumezkoen lehen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Goierri Gorriren aurka 3-2 amaitu zen partida zirraragarri batean. Hasieratik, taldea bikain sartu zen partiduan. 7. minutuan, errekuperaketa handi batek eta Leireren jokaldi on batek markagailua irekitzen utzi zioten Ainhoari 1-0ekoarekin. Handik lau minutura, baloi irteera landu batek eta Garbiren pase zehatz batek 2-0ekoa sartzeko posizioan utzi zuten Sara.
Momentu horretatik aurrera, partida orekatu egin zen eta Goierri arriskua sortzen hasi zen. 30. minutuan, Olaiari egindako sarrera gogor batek jokalari aurkari bat kanporatzea eragin zuen, Antiguoko nagusitasunez utziz. Hala ere, taldeak ez zuen abantailarik atera eta, zorigaiztoko jokaldi batean, penalti bat egin zuen Goierriri aldea murrizteko aukera emanez (2-1). Markagailua horrela iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatian, talde urdina ez zen ondo sartu eta, 50. minutuan, baloi irteera txar batek partida berdintzeko aukera eman zion Goierriri (2-2). Kolpea gorabehera, gureek azkar erreakzionatu zuten eta, hiru minutu geroago, Olaiak taldea aurreratu zuen azken 3-2koarekin.
Azken minutuetan, bi taldeek aukerak sortu zituzten, baina markagailua ez zen mugitu. Garaipen honekin, Moralesek zuzentzen duen taldeak lidergoa berreskuratu du eta konfiantza irabazi du datorren igandean, 16:30ean, Cesar Beniton jokatuko den “finalari” begira.
Garaipen handia amets egiten jarraitzeko!