Infantil Txikiak, duela astebete CD Vasconia mendean hartu ondoren Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu zuen 2010eko belaunaldi bikainak, Euskadiko Eskolarteko Jokoak jokatu zituen asteburu honetan bertan Betoñoko instalazioetan.
Inaugurazio jardunaldian, larunbatean bertan, bi partidu jokatu eta txapelketako bigarren faserako hiru puntu lortu genituen. Lehen neurketan Romo FC izan genuen aurkari, eta mendean hartu gintuen aurkako 0 – 2ko emaitzarekin. Hurrengo norgehiagokan, berriz, Aurrera Vitoria CD taldea izango genuen aurkari, eta 2 – 0 irabazi genion Ian eta Alainen golei esker.
Horrela iritsi ginen igandeko jardunaldira berdinketa batekin estreinatuz, 2 – 2 markagailuan SD Indautxuren aurka, penalti jaurtiketetan gailenguz. Amaitzeko, beste berdinketa bat lortu genuen Tolosa CFko gipuzkoarren aurka 1 – 1 berdindu baikenuen, eta ez genuen aurreko partidan adina trebetasun izan penaletan.
Partida ofizialei dagokionez amaitu du Infantil Txikiak, lurralde txapelketa eta autonomia mailako merezimenduzko bosgarren postua lortu dituelarik.
Zorionak eta elkar ikusten jarraituko dugu.