Infantil Txikiak bezala, Uritz Ansoaldek zuzentzen duen bigarren urteko infantilak Euskadiko Eskolarteko Jokoen azken fasea jokatuko du, Ohorezko Infantil mailako errendimendu-ibilbideari dagokiona, eta Athletic Clubek Lezaman dituen kirol-instalazio bikainetan jokatuko dena.


Bertan, Autonomia Erkidegoko 9 talde onenak izanen dira, hiru lurralde historiko bakoitzeko, txapelketa handi bat egiteko ilusioarekin. Geureak Gipuzkoako txapeldun bihurtu ziren joan den astean Arrasaten eta balentria errepikatzea dute helburu, horrek dakarren zailtasuna jakinda.


Helburu handiak lortu ahal izateko, bi fase gainditu beharko dira, txapelketa jokatzen den bi egunetakoak, alegia.  Hauek dira lehen faseko ordutegiak:


ANTIGUOKO K.E. – 2. BIZKAIA Larunbata 10:00 LEZAMA (B.Artifiziala) BILBO

GALTZAILEA – 3. ARABA Larunbata 11:15 LEZAMA (B.Artifiziala) BILBO

IRABAZLEA – 3. ARABA Larunbata 12:30 LEZAMA (B.Artifiziala) BILBO


Igandeetako ordutegiak zehazteko, ziur jakin beharko da zein egoeratan egongo garen larunbatean jokatu eta gero, horiek guztiak 10: 00etatik aurrera izango direlarik Bizkaia aldeko instalazioetan.

Zortea eta indarra guztiontzat.