Larunbat goiz zirraragarria bizi genuen inauterietaml larunbatean, aipamen berezia egin behar zaiolarik bigarren jubenilak jarraian erdietsitako laugarren garaipenari eta Mikelek zuzentzen duen kadeteak murgilduta jarraitzen duen porrotik gabeko boladari. Hirugarren taldeak, bere aldetik, ezin izan zuen punturik urratu Hondarribiari egindako bisitan.
JUBENILA B 1 – 0 ATHLETIC CLUB
Beste garaipen bat, laugarrena jarraian, Unai Gazpiorenentzat, Athleticen aurkako partida oso lehiatuan. Gureek maila ona eman zuten batere huts egin ez zuen neurketa bizi batean. Lehen zatian nagusitasuna txandakatuz joan ziren bi taldeak, erasoak oso ondo harilkatuz, nahiz eta taldea urdina izan zen aukera gehien sortu zituena hainbeste itxarondako gola sartzeko. Aldagelara gindoazen partida irekita uzten zuen hutseko berdinketarekin.
Bigarren zatiaren hasieran, ordea, gureak aurreratu ziren Manciren gol bati esker, bere lapurretarekin hasi zen jokaldi batean. Plana eta blokearen altuera aldatu arren, Gazpioko taldea oso fidagarri agertu zen defentsan eta baita erasoan ere, non partida erabakita uzteko aukerak ere izan zituelarik. Hala ere, hortzak estutu behar izan zituzten luzapeneko 7. minutuan garaipen zinez garrantzitsua ospatzeko.
Bigarren itzuliaren hasiera bikaina, baina datorren astean Bergararen aurkako konpromisoan pentsatzen iadanik.
HONDARRIBIA F.E. 4 – 0 JUBENILA C
Porrota argia Hondartzako instalazioetan gure hirugarren taldearentzat. Hasieratik maldan gora jarri zen partida, talde berdea aurreratu baitzen 1. minuturako. Hortik aurrera, gureek jabetza handiagoa izan arren, etxekoek bi areetan erakutsi zuten indar eta kemen handiagoak aukera eman zien beste 3 sartzeko, euren atea ordenaz eta oldarkortasunez defendatzeaz gain, hau hutsean utziz. Ez zen mutilen egunik onena izan, baina zalantzarik gabe igandean Berion garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira.
OSTADAR S.K.T 0 – 4 KADETEA B
Partida zorrotza aurkari indartsu baten aurka, goranzko joera berresteko, etengabeko hobekuntzaren bila, eta, horrekin batera, taldea taularen goiko aldera igotzeko. Neurketako lehen 15 minutuak kosta egin zitzaien urdinei lehiara egokitzea, joaneko partidarekin alderatuta, etxekoek presio handia egin baitzuten, eta oso erasokorrak izan ziren dueluetan. Langa batekin eta ate hutsaren aurrean asmatu ez zuten jokaldi batekin, lasartearrek ez zuten euren aukerak aprobetxatzen jakin eta orduan hasi ziren gureak karburatzen, partidak eskatzen ziena bikain identifikatuz: baloi hasiera motzean jauziak erakartzeko eta hortik aurrera gora jaurti 2v2 geratzeko. Aurkariaren presioan lapurtu ondoren, jokaldi zoragarri batean Itzelek boleaz baloia sartu zuen eskuadran. 0-1ekoak partida maldan behera jarri zuen, eta dinamika on horrekin jarraituz iritsi zen bigarrena, Itzelen beste jokaldi bikain batekin, Hodeik baloi hori barrurantz bultza zezan.
Atsedenaldira 0-2 iritsi ginen, baina jakin bazekiten gureek ez zela bukatu norgehiagoka. Horrela, taldea lehenengoan bezala hortzak erakusteko pentsamoldearekin atera zen bigarren zatian. Hala ere, emaitza baldintzatuta, etxekoen presio-jauziak askoz ere handiagoak ziren, eta baloiaren jabearengana ozta-ozta iristen ziren, eta horrek gehiago errazten zuen gueeen zirkulazioa. Itzelek eta Jonek bigarren zatian sartutako beste bi golei esker, Mikelen taldeak 0-4ko garaipen sendoa lortu zuen eta goiko postuetan egonkortzeko funtsezko garaipena erdietsi zuten. Zorionak, mutilak.