Pablo Fernandezek laugarren urtea du klubean eta denboraldi honetarako Ohorezko Ligako Kadete Mailako taldea zuzentzeko erronka proposatu dio klubak. Talde osoa lehen urteko jokalariekin osatuta dago, eta asturiarrak bere taldea lehiakorra izaten jarraitzea nahi du, aurreko urteetan bezala. Bere esanetan, motibazio berezia da urte bat gehiagoko taldeen aurka jokatzea.

 

 

1.- Zer moduz dago Pablo Fernandez aste batzuetako atsedenaren ondoren?

Entrenatzeko gogo handiarekin, baita dagoeneko izan ditugun lagunartekoak jokatzeko ere. Jakina, aste hauetan prestatzen ari garen lehiaketa hasteko gogoz ere bagaudelarik. Laburbilduz, gogo handiz.

 

 

2.- Nolakoak izaten ari dira lehen saio hauek, zer iruditzen zaizkizu?

Beroa jasaten ari gara, beste urte batzuetan ez bezala. Jokalariak, aldiz, oso ondo ari dira entrenatzen, uste baino hobeto, eta, gainera, lehen urtekoa izanda, oso harkor daude eta sasoi onean iritsi dira aurredenboraldira. Azken batean, bide zuzenetik goazela uste dut, baina horretan lanean jarraitu behar dugu.

 

 

3.- Nola ikusi dituzu zure jokalari berriak oporraldiaren ondoren?

Egia esan, lehenagotik ezagutzen nuen taldea da, ia gabonetatik ikusi baititut jokatzen, eta banekien oso talde lehiakorra zela. Partida asko irabazi dituzte eta lurraldeko hainbat txapelketa. Urte bat gehiago taldeen aurka jokatzeko zailtasun gehigarria dugu, baina ziur nago egoera horri segurtasunez aurre egingo diogula.

 

 

4.- Zer eskatzen dio Pablo Fernándezek denboraldi berri honi.

Jokoa eta lehiaketa zer diren gazteek ulertzea eskatzen dut. Garrantzitsua da hainbat modutan lehiatzen jakitea, eta ikaskuntza hori oso ondo etorriko zaie hurrengo denboraldietarako, maila autonomiko eta nazionaletan exigentzia oso altua izaten da eta maila hori mantentzea eskatzen duten egitura profesionalizatuak daude. Beraz, datorrenerako prestatu behar gara.