Denboraldiaurrea amaitu da dagoeneko geure hiru talderentzat. Asteburu honetan bertan hasiko dira, irailaren 23an eta 24an, ilusioz beteriko denboraldia. Hala ere, egia da lana nabarmen egiten ari garela duela aste batzuetatik hona. Ondorioa da prest gaudela eta, beraz, konfiantzaz eta gogo biziz hartuko ditugula partida ofizialak.


ANTIGUOKO K.E. 6 – 0 URNIETA K.E. 

Endika Moralesen lehen taldeak Urnieta K.E.ren aurkako lagunarteko partida jokatu zuen igandean. Taldea ez zen zen ongi sartu partidara, batez ere baloiaren jabetza fasean, eta kosta egin zitzaion neurketako gidaritza hartzea, baina 20. minututik aurrera hobetzen joan ginen eta taldea urnietarrei min egiten hasi zen. Kanpoko jokalariak beren lerroaren atzean topatuz eta orientazio-aldaketak eginez, hortik aurrera jendearekin iristeko eta ate eremua ahalik eta ondoen kargatzeko. Hala ere, kontraerasoko egoeraren bat izan zuen talde gorriak, eta fin moztu behar izan genuen saiakera bat edo beste.

Bigarren zatian nabarmen hobetu genuen eta taldeak partidaren gaineko kontrol handiagoa izan zuen. Sekuentzia luzeagoak egin genituen zelaia zabalduz, eta gol aukera dezente sortu ahal izan genituen kanpoko korridoreetatik zein barrualdeetatik. Golak iritsi ziren eta partida sentsazio onekin amaitu zen gure jokalarientzat, eta hori garrantzitsua da hurrengo liga hasierarako.


U.D. MUTILVERA 1 – 4 ANTIGUOKO K.E.

Partida gogorra izan zen Mutiloan jokatu genuena, Kadete Mailako Ohorezko Ligako gure jokalarientzat proba gogor batean. Aukera onak izan genituen lehen zatian, une batzuetan kontrolik gabe geratu zen joko-maila ona eskainiz. Taldea nagusi izan zen etenaldia baino lehen eta pase sekuentzia luzeak garatu ahal izan zituen atsedenaldiaren aurretik 0 – 1 markagailuan jartzeko. Bigarren zatian taldeak hobetzen jarraitu zuen joko alai eta ikusgarriarekin, eta gol aukerak egin zituen. U.D. Mutilverak berdinketa lortu zuen baloi irteeran egin genuen akats baten ondorioz, berdinketa ezarriz. Gureak ez ziren lasaitu eta errenta handitu ahal izan zuten partida geure alde ezartzeko. Test ona Gurruren taldearentzat.


ATHLETIC CLUB 6 – 1 ANTIGUOKO K.E.

Infantil futbol 11ko taldeak porrota jaso zuen larunbatean Lezaman. Lehen zatiko zortzigarren minutuan iritsi zen Athleticen gola. Baina laster taldeak partida berdintzea lortu zuen ezkerretik Amaia Moratinosen presio on bati esker. Ondoren, zuri-gorriek bi gol gehiago sartu zituzten atsedenaldira 3 – 1eko emaitzarekin joateko. Bigarren zatian taldea oso serio aritu zen defentsako lanetan, baina ez zen nahikoa izan bizkaitarren erasoko jokaldi arriskutsuak gelditzeko. Beste golen bat sartzeko aukera batzuk ere izan genituen, baina ezin izan zen.


Emaitza alde batera utzita, jokalariek ikasketa prozesuarekin jarraitzen dute eta egunez egun hobetzen goazen talde lanarekin geratzen gara.