Partida lehiatua eta oso garaipen landua etxeko emakumezkoen lehen taldearentzat. Talde urdinak, Endika Moralesen zuzendaritzapean, Bergararen etengabeko presioari aurre egiten jakin zuen, maila handiko aurkaria izan baitzen, etxeko taldea hasieratik estutasunean jarriz.
Partida ondo hasi zen etxekoentzat, eta sendo eta ausart jokatu zuten baloia ateratzeko orduan, baina uste izatekoa zen partidak ahalegin handia eskatuko zuela aldeko emaitza lortzeko. Mahonerak gureak deseroso jartzeko prest irten ziren, altu estutuz eta irteeran baloiak lapurtzen saiatuz. Hala ere, talde urdinak lasaitasunari eustea eta arrisku-aukerak sortzea lortu zuen. Horietako batean, 36. minutuan Ainhoak pase bikain bat aprobetxatu zuen aurkariaren atezaina gainditzeko zutoin luzera doitutako erremate batekin, 1-0ekoa markagailuan jarriz. Lehen denbora susto apur batekin amaitu zen, baina baita abantaila handitzeko aukera batzuekin ere.
Bigarren zatian, Bergarak intentsitatea igo zuen eta bere minuturik onenak bizi izan zituen. Presio aurreratuarekin eta azken zonan konbinazio onekin, bisitariek eremu arriskutsuetan baloiak lapurtzea lortu zuten, berdinketara etengabe hurbilduz. Hori dela eta, Antiguokok joko zuzena erabili behar izan zuen, aurkariaren presioa saihestu eta baloi luzeak aprobetxatzeko. Beharrezko doikuntza izan zen, eta, horri esker, finkatu egin ziren eta bisitarien bultzadari eutsi zioten.
Funtsezko unea 82. minutuan iritsi zen, Carlotak areaz kanpo aldaratze bat berenagatu eta jaurtiketa indartsu bat egin zuenean atezaina bikain gaindituz. Markagailuan 2-0ekoa sartuta, etxeko taldeak atzera egin zuen bloke baxu-ertain batean, azken minutuak kontrolatuz eta aldea handitzeko aukerak sortuz, Ainhoaren buruz burukoa kasu. Landutako garaipena, eta baita ere sufritutakoa bere momentu ona erakusten jarraitzen duen talde batentzat.