Gurekin ondo pasa..

Antiguoko Futbol Eskola klubaren Oinarrizko Futbolean txertatuta dago eta 10 talde ditu guztira. 150 neska-mutilek baino gehiagok ikasten dituzte kirolaren balio ezberdinak futbolean jokatuz, beti ere tituludun entrenatzaileen zuzendaritzapean. Tekniko eta hezitzaile hauek zuzentzen dute prestakuntza, bai kirolean, baita noski arlo pertsonalean ere . Berioko eta La Salleko kirol instalazioetan eramaten dituzte saioak aurrera.

Antiguoko futbol eskolan lehentasuna ematen zaio kirolaren funtzio edota alderdi sozialari eta jokoaren alderdi tekniko-taktikoekin batera uztartutako garapen lanketa bat eramaten dugu aurrera. Horretarako, kalitatezko lan planifikatu bat proiektatzen dugu, teknika egokiak eta beharrezko bitartekoak aplikatuta, haurrei dagozkien etapetan prestakuntza-prozesura hobekien doazen mailetan jarraitzeko aukera emango dien ikaskuntza izan dezaten.

 

Bateragarri egin behar dira haurraren osasun emozional-fisikoarekiko errespetua bilatzen duten printzipio horiek eta ondorengo etapetako prozesua, talde hautatuetan parte har dezaketenak, betiere errendimendu handiko futbola erreferentziatzat hartuta, haien prestakuntza integrala eta osasuna errespetatuaz.

 

Irizpide horien arabera, prestakuntza integrala lortzen lagunduko diegu, elkar landuko ditugu futbolean eta bizitzan dituzten helburuak lortzen, bai hezkuntza- eta aisialdi-arlokoak, bai hezkuntza- eta lehiakortasun-arlokoak, hau da, talentuaren potentzialtasuna lortu nahian . Beraz, Futbol Eskolak berezko helburua du oinarrizko futbolaren lehen prestakuntza pausua izatea, prozesua, emaitzarekin zerikusia duen edozein alderdiren gainetik jarriz.

 

 

 

Futbol Eskola barnean duen berezko funtzio soziala beteko da, gazteen prestakuntza integralean lagunduz, eta, aldi berean, ondo antolatutako kirol-jarduera bat eskainiko zaie, jokoa ikaskuntzaren hastapenetan murgilduko dituena eta parte hartzeko inolako baldintzarik gabe.

 

Eskolaren lanean, prozesua prestakuntzaren menpe jartzen da, eta ez ditugu jokalariak lehiarako prestatzen, prestakuntzarako lehiatu baizik.  

Oraindik izena eman gabe?

Helburuak

  • Haurren gaitasunak eta trebetasunak osorik garatzea
  • Haurrak kirol-hezkuntzan txertatzea
  • Oinarri motore zabala eratzea.
  • Haurrak kolektibo batean integratzea, harremanak izaten ikas dezaten
  • Bizikidetza-balioen aurkikuntza: errespetua, elkartasuna, etab
  • Kirol elikadura eta higiene ohitura egokietan orientazio osasungarria ematea.
  • Banakako eta taldeko teknikaren ikaskuntza eta hobekuntza
  • Kontzeptu taktikoak eta estrategikoak ikastea eta garatzea
  • Lehiaketan ikasitakoa aplikatzea, hezkuntza eta bizikidetza ingurune batean

Metodologia

Metodologia garatua izatea ezinbestekoa da prestakuntzaren bidez futbolari gazteen hezkuntza hobetzeko. Futbolaren arloko ezagutzak erakusteaz eta transmititzeaz gain, jokalariaren motrizitatearekin, beste kirol batzuetako alderdi taktiko komunekin, futbolarekin berarekin eta balio moral eta sozialekin lotutako aspektuak ere irakatsi eta transmititzeaz arduratuko gara.

 

Geure Kirol Zuzendaritzak adin bakoitzean aplikatutako metodologia ezartzen du, prestakuntza-eskolaren ideian oinarrituta, honako kontzeptu hauek balio nagusitzat hartzen dituelarik:

  • Futbol-ingurunean parte hartzen duten kide, aurkari, epaile eta eragile edota estamentu guztiak errespetatzea (entrenatzaileak, ikusleak, ordezkariak, etab.)
  • Talde-lana, hori gabe ezinezkoa baita talde kirol batean helburu komunak lortzea.
  • Talde bateko kide izatean hartzen den konpromezua.
  • Gure talde guztiek behar bezala funtzionatzeko beharrezkoa den klubaren barne-kodea ezagutu eta betetzea.
  • Dibertsioa eta ikaskuntza, saio eta partiden helburu gisa.

Hala ere, jokoaren alderdiak garatzeko metodologia propioa dugu, prestakuntza osoaren aurkikuntzan. Horretarako, hezitzaileek konpetentziak eta gaitasunak garatzeko hurrengo alderdiak hartzen ditu kontuan:

  • Nola antolatuko ditut jokalariak taldeetan haien beharrak asetu eta garapenean aurrera egin dezaten?

  • Nola aukeratzen ditut eduki horiek?

  • Nola planteatzen dut entrenamendu-lana?

  • Nola eramaten dut hori zelaian?

  • Nola ebaluatzen dut lana eta jarduera, erabilgarritasuna hobetzeko edo baloratzeko?

Ohiko Galderak

Geure eskolara inskribatzeko nahikoa duzu hemen agertzen den imprimakia betetzea. Hala ere eta galdera edota dudaren bat izanez gero kontaktatu gurekin lasai asko.

Ez. Izena eman eta konpromezurik gabe etorri zaitezkete geuregana. Helburua eskaintzen ditugun zerbitzuak zeuen gustukoak izatea baita

Urrian hasi eta ekaina amaiera arte irauten du denboraldiak

Orokorrean inskripzio epea irailean izaten da. Hala ere, denboraldi osoan zehar irekita egoten da.

Arauari jarraiki, eskola kirolean inskribatuta egon behar da jokalaria.

Gaur egungo araudiari jarraiki, Gipuzkoako Foru Aldundiak markatzen ditu data hauek eta opor garaietan ere txapelketak jokatu izan ditugu.

Astean behin izaten dira lan saioak eta topaketak igandetan izaten dira. Informazio gehigarria nahi baduzue idatzi escuela@antiguoko.eus helbide elektronikora.

Geure emakumeen sekzioa hazten ari da urtez urte eta helburua eskolan ere nesken taldeak ateratzea da.

KONTAKTUA

Emaila: escuela@antiguoko.eus

Telefonoa: 676 89 88 47 (Thierry)