Gure danborrada, zure danborrada

Leandro Carro presidentearen laguntzarekin sortu zen ideia 1996an. Zuzendaritzako kideak Javier García, Txema Furundarena eta Iñigo Santín ziren; gurasoak eta jarraitzaileak, berriz, Jesús Cuesta, Agustín Soriano, Andoni Lareki eta José Mª Oiz. Eta handik gutxira sartu ziren Flori Bardaji eta Jesus Rueda.
Hasierako ideia danborrak entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideak izaten zen, eta kupelak jokalari eta gurasoekin osatzea. Nahikoa jendek izena eman ez zuenez auzora irekitzea erabaki zen, eta hamabost egunen buruan konpainia osoa zegoen. 1997. urtea zen.
Bestalde, gure danborradak izaera bereziagoa izan zezan, garai hartako kanoi bat egitea erabaki zen. Leandro Carro presidenteak azaldu zuen klubak ordainduko zuela fabrikazioaren gastua, 1997ko urtarrilerako amaituz gero. Jesús Cuesta Moreno, bere jakintza eta esku profesionalekin, hura moldatu eta fabrikatzeaz arduratu zen.
1997ko urtarrilaren 20an zen, eta gure danborradak bere ibilbideari ekiten dio. Hurrengo urtean, fusilarien sail bat eta urketarien konpainia bat gehitu ziren danborradara.


Ordutik, urtarrilaren 20an, auzotarrak eta klubeko kide ugari batu dira gure danborradara.
Nabarmendu behar da urtero auzoko pertsona edo erakundeak omentzen eta izendatzen direla danborradaren ohorezko artillero gisa, auzoaren mesedetan egindako lanagatik edo Antigua auzoaren izena lau haizeetara zabaltzeagatik.
Gaur egun, Antiguoko K.E.ko danborradak 160 parte hartzaile inguru ditu hiriko egun handian.