Antiguoko K.E. Klubaren Egoitza
Berioko kirol-instalazioez gain, Antiguoko K.E.k egoitza bat du. Errotatxo plazan dago, z/g, Ondarretako hondartzatik oso gertu. Egoitza honek hainbat gune ditu, eta klubaren egunerokotasuna kudeatzeko balio du, bulego zabal batekin eta bilera gela batekin. Taldeen eta horien lan talde teknikoen bileretarako espazioa da, erabilera instituzionala ere badu eta baita bere alderdi soziala ere, sukalde zabala eta jantokietarako bi gune ditu. Badu ere nolabaitelo alderdi ludiko bat ere izan ere, telebista eta Play Stationa ere re badago. Oroitzapenak, argazkiak eta klubeko jokalari garrantzitsuenen kamisetak direla eta, leku hau oso berezia da partaide guztientzat.
Berioko Kirol Instalazioak
Klubak Berioko kirol instalazioak kudeatzen ditu. Azken belaunaldiko futbol 11ko belar artifizialeko zelai bat eta futboleko 7ko zelai bat daude bertan. Eraikin bat, taberna, 10 aldagela eta areto desberdinekin (materiala, masajea, etab.) hornituta dago eta 11ko futbol zelaian ere harmaila estali bat dago.
LA SALLE KIROL INSTALAKUNTZAK
2017tik La Salle futbol zelaia kudeatzen du klubak, ikastetxearekin lortutako akordioari jarraiki. Belar artifizialeko lehen zelaia da lur trinkotuan eta DSRrik gabe eraikia. Azken belaunaldiko eta kalitate goreneko produktua da, gazteenak baldintzarik onenetan gara daitezen ahalbidetzen duena. Gainera, akordio horri esker, kirolaren eta pedagogiaren artean oso emankorrak diren sinergiak sor daitezke, bikaintasuneko futbol klub baten eta hiriko erreferentziazko ikastetxe baten arteko lankidetzaren bidez.